8.- Zer gertatutako da babes automatikoa desaktibatzen badut (fitxategiena eta Internetekoa)?

Babes automatikoak (fitxategiena eta Internetekoa) une oro babesten zaitu. Etengabe analizatzen ditu eragiketetan (sistemarenak eta erabiltzailearenak) erabiltzen diren eta Internet bidez iristen diren fitxategi guztiak. OSO KOMENIGARRIA DA aktibatzea. Desaktibatzen baduzu, ez duzu babesik izango.
Lehenespenez, aktibatuta egongo da. Hasiera menuan, Babes automatikoaren autodiagnostikoa atalean, dagoenbabes automatikoaren egoera (Zuzena, Desaktibatuta edo Errorea) adieraziko da. Horrez gain, antibirusaren ataza-barrako ikonoa kolore beltzez (aktibatuta) edo grisez (desaktibatuta) agertuko da. Etengabeko babesaren egoera aldatzeko hau egin dezakezu:

  • Hasiera menutik. Sartu menu horretan eta sakatu Babes automatikoa konfiguratu aukeraren gainean. Barruan zaudenean, hautatu edo garbitu Babes automatikoa aktibatu laukia.

  • Windows-eko Ataza-barrako antibirusaren ikonotik. Etengabeko babesa irekita badago, antibirusaren ikonoa agertuko da Ataza-barran (erlojuaren ondoan). Saguaren eskuineko botoiarekin ikono honen gainean klik egin behar duzu, eta gero Babes automatikoa aktibatu laukia hautatu.

  • Konfigurazioa menutik. Hautatu Babes automatikoa konfiguratu.